XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALBO-LERROKO ORGANOAK

Sentimen-organoak dira, eta, hauen funtzioa da uretan sakoneko bibradurak eta uraren korronteek eta higidurek sorturiko estimuluak hartzea, animaliak berak sortutako inguruko korronte txikiagoak ere hartzen dituelarik.

Albo-lerroko organoak neuromastos izeneko sentimen-papila batzu dira eta sentimen-zelula sail batez osatuta daude, sostengu-zelulaz inguraturik.

Neuromastoak, nerbioen bidea jarraitzen duten iladak osatzen egoten dira antolatuta.

Ziklostomoetan eta zenbait arrainetan Neuromastoak larruazalaren gainaldean kokatuak agertzen dira, bereziki burualdean.

Beste arrain batzuetan zokoguneen hondoan edo larruazalaren ildoetan agertzen dira.

Holozefaloetan, Chimaera ildo hauek irekita irauten dute, baina gainerako arrain gehienetan gainetik ixten dira, hodi edo kanalei bide emanez; hauek poro ezberdinen bidez larruazalaren gainaldearekin komunikatzen dute, arrain hezurdunetan ezkatak zeharkatzen dituztelarik.

Kanal hauek muki-jariakinez beterik agertzen dira.

Enbrioi-aldietan eta larba-aldietan hiru kanal izaten dituzte: bizkarraldekoa, sabelaldekoa eta albokoa, gorputzaren luzera guztia zeharkatzen dutelarik.

Gero, enborraldeko bizkar-kanala eta sabel-kanala desagertu egiten dira, alboko kanala besterik gelditzen ez delarik, baina buruan hasierako antolaketak irauten du albo-lerroko hiru adar nagusien forman: supraorbitarioak, infraorbitarioak eta hiomandibularrak, eta, operkulu-mandibularrak.

Albo-lerroko sistema, sentimen-sistema somatikoa da eta hiru zakatz-nerbioen adarrek inerbatzen dute: zazpigarrenak, bederatzigarrenak eta hamargarrenak.

bizkarraldekoa / atzekaldekoa / Lepidososteus-aren ezkata ganoideoak.

Ikus alboko lerroko kanalean bokalerako dauden zuloguneak / Neuromastoek alboko lerroko kanalarekin eta nerbio bagoaren alboko adarrarekin duten erlazioaren errepresentazio eskematikoa, arrai gehienetan ikusten den bezala (i: ezkatak, ii: poroak, j: neuromastoak, jj: nerbio bagoaren alboko adarra) / Kanale zefaliko sentsorialak eta poroak Gila bikolorean (Cyprinidae).